Onintza Enbeita
BIRA

Umorea

2023ko otsailaren 16a
00:00
Entzun

Ez da aurpegira barre egiten diguten lehen aldia. Eboluzioaren teoriak bazterrean utzi duen komunitatea balitz bezala hartzen dute euskaldunena. Horrek mintzen bagaitu, umorerik ez daukagula esaten digute, eta guk, ez dakit zein konplexuren izenean, geure karikatura erosi diegu. Pentsa, baina, zein karikatura: euskararik ere ez daki. Orain artekoari, aurkezleak gonbidatuak nor diren ez jakitearen moda gehitu diote, eta koktela beldurgarria izan da. Konturatu gara ETB2ko programa zenbaitek ez daukatela nahikoa euskaldunon karikatura baldarra sortzearekin: orain argi erakusten dute euren mundu erreferentziala gure mugetatik kanpo dagoela. Ez dakit honezkero ez ote den berandu gaia konpontzeko. Izan ere, asko dira kanpotik egin diguten karikatura hori jasan ezin dugunok ozpinduta gaudela pentsatzen dutenak.

Gustura emango nioke tortillari buelta, hala ere. Pozik utziko nituzke barregarri gonbidatu espainiarrak, frantziarrak edo besterik gabe bizitza guztia Euskal Herrian emanda euskaraz agurtzeko gai ez diren pertsonak ETB1en, baina ez nuke airean minutu bat iraungo. Gu ozpinduta gaude, ustez, ez diogulako geure buruari barrerik egiten, baina ez gaitezen engaina: haiek ere ez diote beren buruari errespeturik galtzen. Nahikoa dute guri barre egitearekin pozik egoteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.