Onintza Enbeita
BIRA

Txiza egiteaz

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Nik ez diot inori esango txiza nola egin behar duen, baina komuna ulertzen dugun moduak eta binarismoak zerikusirik ez dutela pentsatzea beste gauza bat da. Are gehiago, ez badugu binarismoaren errepresioa ikusten. Niri berdin dit, taberna batera noanean, zer dagoen komuneko atearen atzean. Eta hala ere, gai naiz ulertzeko jende askorentzat arazoa dela. Nik alua daukat eta emakume sozializatua naiz. Ez dut sekula arazorik izango: ateko etiketan nirekin identifikatzen dudan ikonoaren atzean taza bat egongo da. Kontua da, badaudela alua izan arren, mutilak diren pertsonak, eta horiek arazo bat izango dute ate ostean zutik txiza egiteko aukera bakarrik badago. Ahalik eta adibiderik sinpleena jarri dut, gauza inportanteez bakarrik eztabaidatu nahi dugunean ere, gauza ustez txikien garrantziaz jabetzeko. Komunak unibertsalak izateak ez du zerikusirik zutunik hormara txiza egiten dutenei zakila moztearekin. Komunak unibertsalak izateak esan nahi du guztiok eroso sentitzen garen gizarte bat eraiki nahi dezakegula, nahiz eta zutik jarri eta hormari txiza egitea zentrotik kendu. Jakin beharko genuke binarismoa gainditzea oso inportantea dela guztiok egiteko txiza tortolan jartzen zaigun moduan. Ze orain, daukagun gizarte ereduarekin, askok mugatuta daukate hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.