Onintza Enbeita
BIRA

Txertoa

2021eko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Galiziatik dator notizia: COVID-19 gaitzaren aurkako txertorik jartzen ez duenari isuna jarriko diote. Izugarria iruditzen zait. Eskubidea daukagu gure gorputzari dagozkion inguruko erabakiak hartzeko, edo ez? Badakit, kontatu didate, askotan entzuten dudan aitzakia da, txertorik jartzen ez duen jendea guk babesten dugula: txertoak jarrita ditugunok, alegia. Zer nahi duzue esatea? Ez dut uste inork ezer zor didanik. Gure gaixotasunak nola kudeatu nahi ditugun azaltzeko eskubidea izan behar dugu. Edo zertaz ari gara duintasunez hiltzeko erabakiaz ari garenean? Iruditzen zait dena dagoela lotuta: nola aurre egin gaixotasunei, zein arrisku hartu edo nola zaindu izurri garaian, noiz uko egin medikazio bati gogorregia delako daukan eragin urrirako, noiz eraman gorputza zientziak esaten duen mugaraino senda agiria jasotzeko esperantzarekin, edo noiz esan nahikoa dela.

Txertorik gura ez dutenei isunak jartzea defendatzen ari direnek ez dakit zer esango duten hemendik urtebetera txertoaren albo kalteak jasan ezinda badaude. Arriskua hartzen duenak baino ez du jakingo halakorik gertatuko den edo ez. Ez ditzagun, beraz, beste batzuen erabakietan ere gainjarritako albo kalteak sortu. Berezko arriskuak izango ditu txertorik ez hartzeak, esaten duten guztia egia baldin bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.