Onintza Enbeita

Trena

2024ko irailaren 13a
05:00
Entzun

Diotenez, nik ez dut propio kalkulatu, sei mila milioi euro gastatu dira dagoeneko abiadura handiko trenaren eraikuntzan. Erraz esaten da! Urteak joan dira AHTaren mamua ikusten hasi ginenetik, eta azkenean, porlan mordoa ikustera iritsi gara. Trenik ez, momentuz. Beti ezetzean gaudenok baino ez omen ginen halako proiektu estrategikoaren kontra geundenok, baina ez dakit bada, arrazoia ez ote zaigun errazegi eman. Eraiki dituzte trenbideak, tunelak, zubiak eta biaduktuak, eta orain, ez dago inorako konexiorik. Ez dago Europarako, Espainiarako ez Nafarroarako loturarik. Hori, jakina, sei mila milioi gastatu eta gero. Diot nik ez dela oso azkarra izan behar pentsatzeko hasieratik lotu behar zena hori zela: trena ez zedila izan bere buztanari haginka ari den asto garestia. Momentuz horixe da, hala ere. Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean ibiliko da trena bueltaka, eta beste guztiok pasatzen ikusiko dugu. Baldin eta inoiz martxan jartzen bada.

Kudeatzaile onez ari direnean, zertaz ari diren zehaztu behar ligukete zenbait komunikabide eta politikarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.