Ainize Madariaga

Tintaren lehen tantak

2023ko azaroaren 22a
05:00
Entzun

Ordenagailuaren teklatuak joko dituen letra hauek garraiatzen entseatuko diren unibertsoa izanen dugu parteka gai. Nik pantailaren alde bat ikusten dut eta zuk haren ifrentzua, norberak bere baratzetik. Badaiteke zinez kolore bereko paisaia partekatzea, baina badaiteke ere, nik zuri erakutsi nahi dizudana, zuk beltzez edo hamaika koloretan ikustea. Tarte ikusezin hori zait kitzikagarria egiten, hain den intimoa, hain den norberarena, hain den subjektiboa. Literaturaren liluraz balia gaitezen bada, ilundurak ilundura, ilusioak ilusio. Abentura berri honetan sarrarazteagatik eskerrik anitz BERRIAri. Arrunt bertze leiho batetik ikusten dudana etzanen baitut oraindik, eta ez baita nehondik ere gauza bera kazetari gisa aritzea edo iritzi emaile. Bigarren hau isiltzeko ahaleginetan aritu izan naiz, mututurik begiratu dudan horri jalgitzeko galdatuko diot hemendik harat. Maialen Akizu bidelagunari begi kliska hemendik.

Onintza Enbeitak eta Angel Errok hetsi duten zirkulu ederrari gorazarre, petik gora nola hegaldatzen den so egiten diot, begiak zuri. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.