Onintza Enbeita

Telefonoa

2024ko urriaren 4a
05:00
Entzun

Telefono kontratua berritzeko garaia iritsi zitzaidan, eta konpainiatik deitu ninduten. Pixka bat merkeago eskaini zidaten orain arteko zerbitzua. Ezin ei zidaten eskaintza hoberik egin. Euro bakarra ere bada zerbait, baina pentsatu egingo nuela esan nien. Beste konpainia batek ia erdi prezioan eskaini zidan dena. Orduan, gorroto baditut ere, tramiteak hasi nituen. Portabilitatea deitzen dioten gauza astun hori barne. Eta lehengo konpainiatik deitu ninduten berriro. Bat-batean sekulako eskaintza zeukaten niretzat, eta itxura batean bakarrik niretzat. «Ni naiz ni garrantzitsua!», esan nion deitu zidanari: «Badakit ez dela zure errua, baina duela hiru aste ezin zenidaten euro bat bakarra merkatu egindako eskaintza, eta orain erdia baino gutxiagoan emango didazue zerbitzu bera. Honek ze zentzu dauka?». Erantzunik ez daukat, noski.

Telefonoa, argindarra, gasa... dena pribatizatu zuten, eta enpresak gero eta aberatsagoak diren bitartean, guk pena ematen dugu geure buruari euro bi aurrezteko sekulako bueltak ematen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.