Ainize Madariaga

Talo zirkularra

2024ko apirilaren 21a
05:00
Entzun

Geure buruari itzuliak gehiegi emateak xora gaitzakeela ez da edireite berria. Baina zenbaitetan badut horren irudipena, sustut, adiskideak oroitarazi didalarik artzain holistikoak kontatu ziona: «Ardiak borturat eramaten ditut, zaintzen, deizten eta ilea mozten diet. Esne hori gasnatzen dut gero, eta merkaturat eramaten saltzeko. Eta jan ere, jaten dut. Zer behar da haboro?».

Lagun idazleak erantzun dio berak ere ekonomia bera praktikatzen duela, idazten dituen liburuak idatzi, aurkeztu, eta ororen buru, saldu ere egiten dituela. Autarkia garbia.

Ikastolako gurasook ere zenbat maite dugun elkarren pastizak dastatzea: «Egin hiru bixkotxa Pazkoz saltzeko», eta geure desertak eramatearekin batera, pare bat edo hiru erosten ditugu. Geure taloentzat ere estimu handia dugu: guk antola, guk planta, guk sal, eros eta jan. Uste dut taloa eta ikastola ezin bereiziak direla, logotipo bat egiteko, konparazione.

Zerbitzu osoagorik ematen duen guti atzemanen duzu hor barrena. Bere buruari buztana jaten dion gatua trenpu gaitzean da, ez da xoratzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.