Samara Velte.
BIRA

Tabuak

2016ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Behingoz barealdia zetorrela zirudienean, bost urteko tormentuaren osteko lehenbiziko kopek lasaitasunez topa egin zutenean, iritsi da ustekabeko erreplika. Horma batean tortura salatzeagatik atxilotu dituzte zazpi lagun, tartean tortura bera jasan zutenetako baten familia osoa. Eta gainerakook berriro esnatu gara goizetako hotzikara ezagun horrekin, irratia piztu eta munduak atzo baino zentzu gutxiago daukala sentiarazten duten albisteekin.

Horma batean tortura salatzea Guardia Zibila iraintzea omen da. Guardia Zibilak berak jakingo du zergatik. Baina tortura onartu eta legitimatzen duen sistema baten hurrengo urratsa dira hura ezkutatzeko erabiltzen diren intimidazio saioak.

Gizarte bakoitzak dauzka bere tabu existentzialak: esan ezin diren gauzak, bere izate osoa zalantzan jartzen duten gune ahul eta agerikoak. Norvegiari ezin zaio leporatu politika militaristak egitea, oinarririk gabe geratuko litzatekeelako bere buruaz daukan irudi baketsua. Alemaniari ezin zaio nazionalismoa egotzi, gizartean bertakoen eta turkiar jatorrikoen arteko mailaketa nabarmena ikusten den arren. Espainiari ezin zaio gogorarazi indarkeriaren eta barruko errepresioaren gainean eraikitako Estatu bat daukala, hura zalantzan jartzeak etxe osoa jarriko lukeelako dardarka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.