Onintza Enbeita
BIRA

Susmagarriak

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Halaxe kantatu zuen Miren Artetxe bertsolari hendaiarrak, «aberatsena da arriskutsua den minoria bakarra», baina hemen, txiroak dira susmagarriak. Zenbat eta txiroago, orduan eta susmagarriago. Datuek esaten dute ogasunari dirurik gehien zor diotenak enpresa handiak izaten direla. Milaka milioi zor dituzte, eta ez bakarrik hemen. Errepikatu egiten den funtzionamendua da: asko daukana gauza guztietatik libre uzten dute. Gutxi daukanari, ordea, aurpegira botatzen zaio etengabe guztion diruz ordaindutako laguntzei esker bizi dela. Laguntzak, gainera, nekez eman eta erraz kentzen dira. Ez dakit zeren eredu izan nahi duen laguntza jasotzera behartuta dauden biztanleak susmagarritzat hartzen dituen gizarteak, baina DSBE jasotzen duten hainbat lagunek Ertzaintza haien etxeetara joan izana salatu dute. Joatea da gauza bat, baina baimen judizialik gabe etxera sartu eta batek daki zein datu jasotzen saiatu diren. Badakizue, laguntzak jasotzen badituzu ezin duzu txokolatezko galletarik jan, ez perfumerik erabili, ez praka pare bi baino gehiago izan. Ezin dituzu zure lehentasunak aukeratu.

Ez dugu ulertu nahi bizitza duina izateko DSBE kobratu behar duen pertsona bakoitza sistema osoaren porrota dela, eta ez ustez bizitzak emandako aukerak aprobetxatu ez dituenarena. Utzi jendeari bizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.