Ezagutzen ditugu euskal antzezleak, zorionez. Ezagutzen ditugu frantsesak edo espainolak. Halaber amerikarrak. Baina alemaniarrak ez ditugu batere ezagutzen, bereziki filma alemanek ez dituztelako beren herrialdeko mugak askotan gainditzen. Margarethe von Trottaren Vision izeneko 2008ko obra ikusi berri dut, Bingeneko Hildegard (1098-1179) ospetsuaren bizitza harilkatzen duena, Hildegardek berak erdi-aroan sortu musikekiko soinu-banda ikaragarri batekin.
Barbara Sukowa (1950) handiak dio gorputza oparitzen Hildegardi. Handia diot, ezen bere karrera luzean zehar, besteak beste, Baaderren bandako Gudrun Ensslin, Rosa Luxemburg, Hannah Arendt, Hildegard bera eta Stefan Zweigen emaztea ere habitatu dituelako. Guztiz gehienak gainera von Trottaren zuzendaritza pean. Bost pertsonaia indartsu horiekin, Sukowaren pantailetako presentzia zoharrak Alemaniako historia errepasatzen laguntzen gaitu. Mila prediku baino eraginkorragoak dira Sukowarekiko obrak, Kraftwerken melodiak edo Kieferren sorkuntzak, partekatzen dugun Europar historia anker honen laburbiltzeko!