Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio bide du.
Irudiaren botereak sudur puntatik erabiltzen gaitu: Egia berak du, Egia borobila. Zer erranik ez garaiotan.
Inguratzen gaituen mundua ez dugu den bezala ikusten eta errepresentatzen, baizik eta nolakoa den uste dugun bezala.
Egia bat eta bakarra balitz bezala. Geure iruditeria mentalak zer katramilatzen ote du lengoaiarekin, eta arte horretan, nolakoa ote da kognizio sozialaren prozesua?
Estatistikek ito dezakete jendea, gor eta itsu bilakatu, ez baitute deusik salatzen errepresentatzen duten jendeez: zer sentitzen duten, zer itxura duten... Alta, erakutsiko bazenio pertsona bat eta bakarraren irudia, zeinetan ageri baita pertsona baten gabezia gorria, herstura batek hartuko luke, eta, diru bilketa kanpaina balitz, sosa eman eginen luke. Ikerketek demostratu dute bat eta bakarrean zentratzea anitzez eraginkorragoa dela taldea baino. Irudia eztabaidaezina da.
Alta, ikasi beharko dugu horretan ere kritikoak izaten, inteligentzia artifizialak baitu irudia sudur puntatik erabiliko(tzen).