Itxaro Borda

Sudoku

2025eko apirilaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pazko egun honetan Alsace-Lorraine karrikatik egin dut ene igandeetako lasterraldi luzea. Carrefour City superraren atarian, San Izpirituko postan lanean ari nintzenean kasik egun oroz zerbitzatzen nuen emazte adindua ikusi dut. Denboran, garbiketa enpresa baten kontura ari zen beharrean: ofizio horretan, dakigun bezala, lan asko eta sos gutxi. Erretretan da dagoeneko baina amoina egiten du plastikozko ttotto batean jarririk, milimetroan plegatzen duen manta arrosa erabiltzen duela ipurdia goxatzeko!

Agurtzen gara naturalki, nahiz eta ez diodan sekula galdatu premiaz ala borondatez dagoen hor, jendeen bistara, txapel zapala aitzinean, txanponak erotzearen aiduru. Alarguna edo ezkongabea izanki, ez dakit, etxean beharbada enoatzen dela imajinatzen dut. Edo janariaren pagatzeko ibiltzen da horrela, poloniar homeless mozkor baten parean, karrikan trabes. Batzuetan iruditzen zait, Europaren argazkirik fidelena eskaintzen didatela biek, hiri erdi oparoetatik haizatu jende pikarraituak, etxegabetuak, euri malinaren azpian eske dabiltzala. Anderea, haatik, ez da aspertzen, sudokuak betetzen pasatzen duelako eguna...

 

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.