Nire bigarren semeatxia Landesetako ez-herri bateko plaza desertu batean sortu zen, 2019ko ekain batez, bertako su-hiltzaileen kamioian. Zorionez guzia ongi pasatu zen. Anekdota polita da hau, baina zohar erakusten du osagarri zerbitzu publikoak eta bereziki maternitateak jendeen bizi-lekuetatik urrundu direla. Horrelako ez-lekuetan munduratzen den gero eta ume gehiago bada. Eta badakizue zein den txiki horren handitako ametsa? Su-hiltzaile bilakatzea, alaina! Behiala Australian edo Los Angelesen gaurkoan pizten diren suteak ikustean, su-hiltzaile ofizioa etorkizuneko langintza izanen dela pentsatzen ahal dugu. Bazterrak idor direnean, gutxi aski da, pindar eta txinparta, eremu zabalak ikatz eta hauts bihurtzen dituzten su-uhinak sustatzeko. Haizea, dantzan sartzen baldin bada, orduan... akabo gurea! Suaren gose hamikatua menderatzen saiatzeko su-hiltzaileak ezinbestekoak dira. Horretarako, bai eta beste mila zeregin sozialetarako, nahiz eta hondar urteotan aski gaizki tratatuak diren subentzioak murrizten dizkieten botere politikoen partetik.
Su-hiltzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu