Itxaro Borda

Snoqualmie

2025eko otsailaren 22a
05:00
Entzun

Washington estatuan bildu zituen David Lynchek munduko telesailik hoberena den Twin Peaks mitikoaren hiru sasoiak. Fire walk with me (1992) deituriko luzemetraia halaber. Asteburu honetan, Twin Peaks festibala ospatuko da bertako autoktonoen memoria harrotzen duen Snoqualmie hirian. Eskualdeak, urte osoan zehar, milaka jenderen bisitarekin moldatu beharra dauka. Laura Palmerren kalbarioko guneak ongi seinalatuak dira eta nahi duenak, Dale Cooperrek erabiltzen zuen grabagailua ere aloka dezake. Fall City, North Bend eta Snoqualmie ez dira Twin Peaks, baina ederki girotzen dute Lynchen irudipenak sortu espazio mental zirraragarria.

Festibalaren denboran itzuli gidatu batean parte har daiteke, Great Northern Hotel, Double R Diner eta Reinig zubiak ikusteko. Bukaeran, oroitzapenak, liburuak eta girgilak erosiko dira, antzeko tokietan egiten den bezala. David Lynchen margoekin erakusketa bat ireki dute eta, iragan urteko Kyle MacLachlanen agerpenaren ondotik, aurten, zoritxarreko Laura Palmer gorpuztu zuen Sherry Lee-ren presentzia segurtatua da... Bagoaz?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.