Itxaro Borda

Siria

2024ko abenduaren 10a
05:00
Entzun

Bada beldurtzekoa Damaskoz jabetu diren jihadistek Afganistaneko talibanen boterea dutela eredu entzutean. Baina dagoeneko Errusian errefuxiatua den Al-Assad diktadorearen erorketarena berri ona dela ezin uka. Mendebaleko estatuak —hemengo arma industriak ere bake antzeko egoerarekin kolpea hartuko du!— ttattit daude, ez jakin egiazki, biribilketa hau zein oinekin dantza! Segur aski kontzientzia zuritzeko zirrikitu bat aurkituko dute, nahiz eta jende arrunten eskubideak arraiki zangopilatuak izan.

Duela hamarkada bat zartatu zen Arabiar udaberriak izeneko mugimenduak huts egin du, herritarren libertate desioak odoletan itoaz, Egipton edo Sirian adibidez. Irabazle nagusiak, bietan, islamdar fedea ardatz duten alderdi politikoak. Oro har, erants genezake, 1950 urteetan abiatu herrialde horien modernizatze eta laikotze —id est okzidentalizatze...— saioen porrota izenpetzen duela Siriako Baxar al-Assaden ihesak. Saio gehienek biolentzia fisikoa eta ideologikoa zuten oinarrian. Iranen eman dezagun. Eta muturreko erlijio indarren menturak okzidentea bera mehatxatzen du gaurko egunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.