Bira

Sinetsi

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Fededunek sinesten dot, sinesten dot kantatzen dute elizan, eta ez dute Jaungoikoak seinale handirik egiterik behar benetan sinesteko. Besteok, fede handirik ez dugunok, frogak nahi izaten ditugu: Jaungoikorik balego, ez litzateke inor gosez hilko, esaten dugu, eta ez dugu sinesten. Niri, inbidia handia ematen didate fede itsua dutenek, benetan. Aste honetan hileta batean izan naiz, eta, nire logika kutre honetan, heriotza injustua dela pentsatu dut, munduko gauzarik naturalena dela onartu beharrean. Ez dut sinetsi nahi izan hilkutxa barruan zihoana hilkutxa barruan zihoana zenik; beste batek mereziko balu bezala, baina nik maite nuen horrek ez. Halako gertaeren aurrean, errudunak aurkitzen saiatzen gara federik ez dugunok: medikuek ez dute behar zena egin, ez du bere burua behar beste zaindu, edanda gidatu du... fededunek, ostera, «Jaungoikoak bere ondoan nahi izan du», edo halako zerbait esaten diote euren buruari. Ez esan ez zenuketela barne lasaitasun hori nahi! Fededunek, mendian galtzen direnean ere, ez dute pazientziarik galtzen, eta o, gu hemen bidean galduak kantatuaz agertzen dira bi egun beranduago, egarria kentzeko ihintza xurgatu eta gero, ezer gertatu ez balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.