Samara Velte.
BIRA

Sinbolikoa

2016ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Bihar 125.332 lagun daude deituta, lehenbiziko aldiz, euskal estatua nahi duten edo ez boto bidez adieraztera. Batzuek prest dute papertxoa; beste batzuei txorakeria bat irudiko zaie, euren igandeari ordu erdi bat kentzea ere merezi ez duen gauza sinboliko bat. Askok jakin ere ez dute egingo bozketarena, inguruotako hedabide salduenek sistematikoki isilarazi dutenez gero.

Sinbolikoa, sarri, erdeinuz bezala erabiltzen den hitza da, egiazkoa ez dela esan nahirik bezala. Baina zer dira, bada, hauteskunde egunen amaieran ikusten ditugun gazta horiek, adi-adi edukitzen gaituztenak, sinboloak ez badira? Zer dira Bartzelonako etorbide nagusiak betetzen dituzten manifestazioak? Zer da independentzia hitza bera, edo erabakitzeko eskubidea, askotariko desirak proiektatzen dituen sinbolo bat ez bada?

Katalunian ere, lehenbiziko bozketek milioi eta erdi lagun mobilizatu zituzten. Zenbatu zituzten, eta zenbakietan —sinboloetan— oinarritu dituzte euren aldarrikapenak: sinboloak ere lengoaia baitira. Eskasegia irudituko zaie batzuei, emango ez diguten baimen eskaera bat edo. Baina aski da ingurura begiratzea ohartzeko independentismoak komunikazioan daukala oraintxe behar larriena: adierazteko eta konbentzitzeko moduak falta zaizkigula. Eta horretarako lengoaiak behar ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.