Ainize Madariaga

Sexu(t)ratua

2024ko ekainaren 11
05:00
Entzun

Zeinen baztertzailea den ahapeka mintzo direlarik norberaren bizkar. Segur ere, noizbait denok pairatu izan dugu halakorik. Finean, homologazioa baita jendeak inkontzienteki bilatzen duena, taldearen kide sentitzea, alo; gure alderdi sozialak ordaindu beharreko prezioa da. Informazioaren jabe diren horiek boterez hantzen dute beraien burua; horretarako, haiek beraiek asmatu dute egoera, haiek sortu dakitenen eta ez dakitenen arteko kasta. Aitzitik, komunikazioaren arauetako bat da ahal bezain izenburu osoa hautatzea, hitz gutxirekin mezuaren edukia eraginkorki laburtzea. Metodo sintetiko egokiari esker hartzailea informazioaz berehala ahaldundu dadin, egoeraren kontrola hartzen utziz. Misterioak ez baitu jendea erakartzen, non ez zaren ari nobela beltza idazten, (H)ilbeltzaren bekari esker, adibidez.

Izugarri poztu nau iluntasun injustutik atera direla hondarrean sexu-langileak Flandrian eta Valonian: munduko lehenak dira legea aplikatzen hasi direnak; zeinean lan-kontratu duina eskuratzen ahal baitute, bertze edozein ofiziotan bezala. Aho eta gona petik ibili behar izan gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.