Denetariko emakumeak daude eguzkiaren azpian: gozoak, garratzak, erditu direnak, ozpinduak, lodiak, hippyak, ile horiak, heterosexualak, alkoholikoak, atseginak, azkarrak, txikiak, argalak, kirolariak, beltzaranak, sekula ezarritako uztaitik pasatu ez direnak, asexualak, ezkertiarrak, azal argikoak, despotak, engainatzeko errazak direnak, abstemioak, faxistak, arrebak, zaintzaileak, ile gorriak, esanekoak, emazteak, azal ilunekoak, titi handidunak, finak, prakadunak, bisexualak, anonimoak, zakildunak, militanteak, maitagarriak, takoiak janzten dituztenak, heavyak, amamak, drogazaleak, influencerrak, eredugarriak, aludunak, homosexualak, zainduak, bizkorrak, famatuak, punkyak, alferrak, hotzak, aberatsak, enpresariak, ahizpak, maitaleak, odol gutxikoak, odol hotzekoak, odolik gabekoak, odol urdindunak, odol txarrekoak, maitatuak, gorrotatuak, maite dutenak, gorrotatzen dutenak, zailduak, jakintsuak, lar jakinak, itsusitzat hartzen direnak eta señorak.
Señorak: behinola plazan kantatzea ukatu zietenen iloben ilobak. Señora izateko ere modu asko dago. Ez da aberatsa izan behar. Adin jakin bat izatea ere ez da ezinbestekoa. Norbere espazio estua sendo zapaltzearekin nahikoa da. Aspaldi espero nuen festara gonbidatu naute gaur, Lesakan. Zoriontsua naiz.
BIRA
Señorak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu