Onintza Enbeita

'Sarri, Sarri'

2024ko azaroaren 21a
05:00
Entzun

Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan, baina zer eta non kantatu ondo aukeratu behar da. Faxistek telebista publikoko orduak betetzen dituzten bitartean, ezin da Martutenen Sarri, Sarri kantatu. Uler dezaket badirela biktimak mindu egiten dituzten gauzak, baina ez dakit Joseba Sarrionandiaren eta Angel Pikabearen ihesa gogoratzen duen kantua horietako bat denik. Lau hamarkada pasatu dira Martutenetik ihes egin zutenetik, eta Fermin Muguruzak han emandako kontzertu batean gogoratu egin zituen. Orain, kartzeletan egitekoak diren kultur emankizunetarako baldintzak gogortu egin dituzte. Ez da justua, agian zentzuzkoa ere ez, baina horrela daude gauzak. 

Memoriak eta egiak ertz asko dituzte. Indarkeriak aurpegi bat baino gehiago izan dituen moduan, gurean. Ikuspegi guztiak ez baditugu errelato bakarrean sartzen, bakoitzak berea kontatzen jarraituko du. Eta bakoitzak bere kantuei egingo die dantzan, eta beti batzuk izango dira dena gaizki egin dutenak, eta beti batzuk dena ondo egin dutenak. Eta horrela ez dago elkarbizitza sanorako aukerarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.