Itxaro Borda

Santorini

2025eko otsailaren 7a
05:00
Entzun

Planeta mailan, gizakiak garrazki mugitzen direnean, badirudi lurraren muina halaber, mugimendu kontrola gaitzetan galtzen dela, bi makro-elementuen destinoa lotua bailitzan. Aste honetan, hain zuzen, aipagai bilakatu da Mediterraneoko Egea itsasoaren erdian zutuntzen den Santorini uhartea. Kaldera bolkaniko ikusgarriaren hegietan dago hiri multzoa, oreka sinestezin batean. Irla bisitatu duten guziak handik itzultzen dira ebidentzia teluriko bat kasko-zokoan dantzari: mundua, globoa eta bizidunak, prekarioak bezain hilezkorrak gara. Eskolak zerratu dituzte eta jendeak bertako portutik ihesi doaz, lurra higitzen sentitzen dutelako oinpean, bost minutu oroz. Beldurra irakurtzen da herritarren begietan, bai eta fatalitate sismikoarekiko onarpen lainoa ere.

Richter zurubiko 4,2 indarreko dardarak neurtzen dituzte eta amoniako usaina duten ketxoak airatzen dira lur azaleko zuloetatik. Anafi isla pikorraren inguruetan aurkitzen da epizentroa, Santorinitik biziki hurbil. Gainera, ikara bakoitzak tsunami arriskua pizten du: salba bedi beraz, salba daitekeena...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.