Ainize Madariaga

Rhesus ziminoaren mintzoa

2024ko maiatzaren 29a
05:00
Entzun

Antton Larrabururen hitzak dira, Donamartiriko auzapezarenak: «Ez dagokigu pribatuoi konpentsatzea etxebizitza-eskasia. Ez dakit norentzat hartzen duzun zeure burua, baina estonatuko nintzateke izen horiei loturik euskal deiturarik ikus baneza. Euskaldun bezala kontsideratua izateko behar da euskal odoletik ukan, ezin da hala bilakatu. Gara edo ez gara. Jabego pribatuaren erabilera hautatuko du jabeak, ez jendetasunik gabeko izakiek, zeintzuek ez baitute errespetatzen Errepublika frantseseko etxerik. Zinezko hemengo jende frankok ikaragarriko dirua galdu du etxeen eraikuntzak gelditzeagatik».

Larraburuk urte osorako etxe bila ari den bikote gazte bati ihardetsi dio hitz horiekin. Sare sozialetan badabilen gertakaria da. Izan ere, etxerik ezin atzemanez, amore ematekotan zen bikotea. Horregatik, Airbnb-ko 50 bat etxebizitza-jaberi eskatu die ados liratekeenetz alokatzea urte osorako.

Euskalduna izateko euskal deiturak eta odola behar ditu Larraburuk. Euskalduntzen ari den bikoteari alokatu baino, nahiago ditu ikusi laborantza-lurrak porlanez brokatuak eta euskara betoi armatuak kateaturik itoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.