Itxaro Borda

Radio Begum

2025eko otsailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Afganistaneko emazteek beren entzierroan entzun zezaketen irrati bakarra itxi berri dute talibanek. Kabuleko emakumeek aditzen zuten Radio Begum 2021eko martxoaren 8an sortu zen, talibanak boterera heldu baino urte bat lehenago beraz. Berriak trukatzeko, kanpoarekin harremantzeko eta musika ona hautemateko baliatzen zuten irrati hau. Baina 2022tik hona, talibanek genero apartheida martxan eman dute, emazteen ikusezintasun instituzionala antolatuz: lehen urrats batean, lizeoak eta unibertsitateak zerratu zitzaizkien, karrikak debekatu, leihoak tapatu eta kantatzeko zein poesiak irakurtzeko eskubideaz ere desjabetu zituzten, Afganistanen poesiarekiko gustu handia delarik alta.

Himalaia maldako estatu horretan pasatzen dena ez da munduan beste nehon gertatzen. Zorionez, oraingoz. Gure begipean, abereak bezala zokoratzen dira emazteak, Afganistaneko jendetzaren erdia ilunean bizitzera kondenatua den honetan. Soilik Txinak eta arabiar estatuek dute zerbait lotura Kabuleko bizardun indartsu eta dogmatikoekin. Ekonomiaren aitzakian. Haatik emakumeen egoeraz axola gutxi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.