Bira
Psikopatak
Bagenekin herri honetan erakunde armatu bat zegoela. Bagenekien erakunde armatu horrek jende asko hil duela 50 urteko jardunean. Bagenekien herri honetan uniformedun asko dagoela, eta, koloreak aparte, polizia indar guztiek torturatu egiten dutela. Bagenekien Espainiako Gobernuak fondo erreserbatuak erabili zituela euskal herritarrak hiltzeko, eta badakigu, hiltzaile horiek etxean bizi direla lasai. Kontua da, genekien guztiaren gainetik, argi genuela bai era bateko zein besteko hiltzaileek eta hildakoek argi izan dutela beti non eta zertarako dauden. Bagenekien guztiok ez genituela ekintza armatu berdinak defendatzen, baina bakoitzak jakin du berak defendatu dituen gizon-emakume armatuek zein helburu zuten. Oker egon gara. Euskal Herrian egin diren hilketa asko ezkerreko hankarekin jaiki diren gizon-emakumeek egin dituzte gustuko ez duten jendearen kontra; inongo polizia edo talde armatutako kide izan gabe. Ze guk bagenekien Andoaingo Udaltzainen burua ETAk hil zuela, baina orain epaileak esan du, ustez hura hil zuelako 32 urteko kartzela zigorra jaso duena, ez dela ETAkoa. Norbaitek azalpen logikoren bat izan dezake, baina hori ikusita, edo Euskal Herrian psikopata asko dago, edo Espainiako Justizian egundo sinetsi ez dugunok zuzen geunden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu