Samara Velte.
BIRA

Prentsarena

2016ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Karl Valentin komediantea harritu egiten zen, munduan beti gertatzen zelako justu egunkari batean kabitzeko adina. Kasualitatez gogorarazi zidaten atzo prentsa askatasunaren aldeko eguna izan zela, inguruko jendea bat-batean zentsura kasuak salatzen hasi zenean han eta hemen.

Ziurrenik ez da egongo munduan gauza aspergarriagorik kazetariak kazetaritzaz hizketan aditzea baino; galdetu gure adiskideei bestela. Baina urtean behin jarriko da jendea gure ofizioaren alde, eta aprobetxatu beharko irakurleoi eskaera bat egiteko: arren, prentsa askatasunean sinesten baduzue, utzi egunkariek «objektiboak» izan behar dutela esateari. Batek daki noizko eskuliburuetan fabrikatutako esaldi huts bat da, eta gezurra izango da esaten duzuen aldiro. Egunkariak kazetariek egiten dituzte; kazetariok ere pertsona arruntak gara, gauza batzuetan —geroz eta gutxiagotan— sinesten dugu; eta, batzuetan, hilekoak sabelaren behealdea birrintzen digun bitartean erditzen gara artikuluez. Geuk erabakitzen dugu zerk merezi duen albiste izatea eta zerk ez, eta, batzuetan, goragoko indarretara moldatu behar izaten dugu, jaten ematen digutenek ere euren marra gorriak dauzkatelako. Beraz, ez eskatu objektibotasunik prentsari, ezta irakaskuntzari edo zientziari ere. Eskatu kriterioa, kritikotasuna eta autokritika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.