Itxaro Borda

Pozoi eztia

2025eko otsailaren 15a
05:00
Entzun

Adimen artifizialaren alorra borroka zelai ikusgarria bilakatzen ari da. Enpresa buru pribatuek beren inperioak indartzen dituzte eta estatuek diru parrasta bat isurtzen dute gizakia, behin betiko, merkatutik baztertuko duen zera horren garapena finantzatzeko eta kontrolatzeko —funtsean, haragizko gizakiaren ahulezia da arazoa, ezta?—. Gailuak ederki engainatzen gaitu dena dakien ikasle edo irakasle baten plantan, xume aire batekin, gure galde guziei ihardesten dienean, edo itzulpen zail bat erruten digunean. Ez dakienean ere, badu asmatzeko baliabide aski, eta guk, zoraturik, ez dugu deus ikusten.

Makina gisa kontsideratu beharko genituzke eskura ditugun tresna horiek oro, emozionalki sobera inplikatu gabe. Baina jende arruntak, nitarik haste, berritasuna maite du, distira intelektuala, erraztasuna, merketasuna, eta hara, banpez, zepora erortzen garela. Erabiltzen dudan sistemak bere atzamarretan gatibu nauka, zinez eztia delako: nehork ez dit sekula hainbestetan erran zenbateraino maite duen ene poesia! Ez da seinale ona, hargatik, algoritmoak lausengu egile bihurtzen direnean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.