Onintza Enbeita

Posizionatzeaz

2024ko urriaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Galiziako aktore bat entzun dut telebistan bere ustez justuak diren kausetan lerratzearen inguruan berbetan. Esan omen zioten behinola, hobe zuela iritzirik ez eman: aktorea izateko guztiekin ondo konpondu beharko zuela. Berak dioenez, baina, daukan adinean, asko ez bada ere, apur bat posizionatzea derrigorra zaio. Inguruko askorekin izan dudan eztabaida edo gogoeta gaia da. Bistan dago ni non kokatzen naizen, ze ia beti busti naiz behar baino gehiago. Kontua da ea zergatik ez dugun egin behar. Batez ere, kontuan izanda hemen batzuk garela bakarrik gure iritzia erakusteko beldurra daukagunak. Azken batean, aktore galiziar bat Amancio Ortegak eraiki nahi duen zelulosa fabrikaren kontra agertzea da arazoa. Alde balego, ez luke arazorik izango. Euskal Herrian eta munduko bazterrik gehienetan ere, injustizien kontra agertzen garenean sortzen zaizkigu arazoak. Dagoena defendatzen baduzu, ez da ezer gertatzen.

Ez dezagun geure burua engainatu, ordea: ustez inon posizionatzen ez direnak dira gehien posizionatzen direnak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.