Elektroiek eta protoiek oxigeno eta nitrogeno atomo eta molekulekin talka egin eta atomo horiek arrunt kitzikatzearen ondorioz sortu bide dira aurora polarrak. Kilikatzen dituzte hainbertze non, gero, erlaxatzen direlarik sortzen duten energia argi ikusgai gisa igortzen baitute.
Egunotan, bakanetan bezala, ikusi ahal izan ditugu ontsalaz eskualde polarretan ageri direnak.
Egun aintziraren inguruan ibiliko gara, goizean goizetik, kolore guzietako paper eta zaborra bilduko dugu, hori baita gure ikastolaren betebeharra. Maite dut lan horren egitea, inguruan gabiltzan gehienok baitakigu zer den auzolana, eta, urrikaltzen da jendea gu ikustean, lagunkiro begiratzen gaituzte, eta laguntzen ere. Balekite zer plazera hartzen dugun hola ere, jakite hutsarekin zeren eraikitzeko baliatuko den egungo indar hau.
Ortzadarrak baditu bere baitan aurora polarraren koloreak, egia da Beskoitzeko ikastola polarizazioak ezaugarritu duela; ez jakin zergatik, Ayensa auzapez ohiak bere burua ehortzi du politikoki. Paradak ukan dituelarik erlaxatzeko, eta gozatzeko kolore guzietako Beskoitzez.