Ainize Madariaga

Piarres Lafitten tiroa

2023ko azaroaren 26a
05:00
Entzun

Bazenekien Piarres Lafittek zuela jaurti Frantziako Erresistentziako lehen tiroa 1941eko agorrilaren 13an, Parisen? Egia da zaila izan daitekeela irudikatzea sotanadun intelektuala pistola eskuan. Idazle, kazetari eta mugimendu abertzalearen akuilatzailea Frantziako Erresistentziako kidea izan bazen ere, ez zen bera izan tiro horren egilea, baizik eta Jakes Andurain. Bertzeak bertze Pierrette Labé edo Ithurralde ezizenak baliatu zituenaren zinezko izen deiturez jabetu zen Andurain, zeina izan baitzen Piarres Lafitteren beraren ikaslea Uztaritzen. Nazien aurkako borrokan ari zen bitartean amarekin bizi zen Jakes. Gibeleko bortatik opioaren kontrabandoan ari zen ama, preseski, naziekin. Marga Andurain zuen ama: abenturazalea, errebeldea, feminista, idazlea, espia, hiltzailea, abanguardista, librea, poliamorantea, kontrabandista eta bidaiaria, hainbatik hainbatean. Eta lehen tiro hori botatzeko baliatu zuen Browning 6.35 mm pistolaren jabea ere bazen. Berez, Margak semeari amatxi zahar bat kaliarazi nahi izan zion, haren bitxiez jabetzeko. Egungo egunez sortu zen Jakes, 1916an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.