Ainize Madariaga

Pazientzia-joko

2024ko maiatzaren 3a
05:00
Entzun

Pazientzia-joko bide da egurra zur bilakatzea. Dominikak baduen zerbait da pazientziarena. Urteko hondar lau hilabeteetan egur-ehizara doa, izerdia beheiti abiatua baitzaie, sustut abenduko azken beherapenean. Dastaketak eginik, gorostiarekin gelditu da Dominika, zur gogorra baita baina ez sobera hauskorra. Pastiza-errezeta balitz bezala kontatu dit ezkaratzean utzi berri duen obraren sekretua. Ebaki-eta lehen astea da egokiena bilduriko gorosti-adarrak zuritzeko; azalaren kentzeko aisitena baita orduan. Horrekin betan, saihetseko adaxkak mozten dizkie eta pausatzen uzten ditu. Artetan so egiten du arrailtzen direnetz; hala balitz, suko baztertzen ditu; bertzeak hein batean mozten ditu, goratasun egokian. Txintxetak sartu nahi baditu apaingarri gisa, zulagailua baliatzen du; bestenaz, hain den zura gogorra ezen makurtzen baitira. Adar makurregien kasuan, bada haien xuxentzeko manera: alanbrea eta ura baliatzen ditu horretarako; alta, hobe horren saihestea, aroa kanbiatzen delarik emeki-emeki arra-jartzen baita bere lehengo forman. Makilaren baitako egurraren azken hitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.