Onintza Enbeita
BIRA

Paliza

2023ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gaseatu eliza, esan zuen poliziaburu batek. Han barruan zeuden mila langileen kontra oldartu eta gero, historiako palizarik handiena ematen parte hartu duela azaldu zuen beste batek. Bi mila tiro baino gehiago bota zituztela aitortu zuten. Bost langile hil zituzten. Grabaketetan barre egitea baino ez zaie falta: «Jendea badago, zoazte haien bila!». Urteak behar izan dira martxoaren 3 batez Gasteizen hil zituzten langileak biktimatzat hartzeko edo haien memoriaren aldeko omenaldi ofizialak egiteko. Auzoak gogoratzen zituen lehen, eta polizia etortzen zitzaien manifestazioetara. Ez oso lagunkoi, ohi denez. Edozelan ere, gauzak ez dira ausaz gertatzen: poliziak aginduak jasotzen ditu eta badaki zertarako daukan inpunitatea eta zertarako ez. Aginduak ematen dituen horrek ez du uniformerik izaten, baina badaki zer gertatzen den kalabozoetan, kalean, epaitegirako bidean...

Memoriari, justiziari, erreparazioari eta egiari buruz hain erraz hitz egiten dugun garaiotan, ez genuke ahaztu behar 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoa ahalbidetu zuten arduradun politikoek izen-abizenak dituztela. Baita 2012ko apirilaren 5ean Indautxura guztiarekin sartzea baimendu zutenek ere. Eman diguten paliza bakoitzaren atzean dago ardura politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.