Itxaro Borda

Otsoa nigan

2025eko martxoaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pertsona osoa izan daiteke otso baten begirada gurutzatu gabe? Txikitatik otsoen presentziaz hantu ipuinak irentsi ditugu, anbiguitatez bete amona eta txapel gorridunarenarekikoa adibidez. Hobbes filosofoak ere jendeen arteko harreman garratzen aipatzeko otsoaren metafora erabili zuen, gizakia gizakiarentzat otsoa zela azpimarratuz. Eta orain, hor dugu otsoa, gure bortuetan barrandan, alha lasaian dabiltzan ardiei lepotik erasotzeko prest. Otsoa eta hartza. Aste honetan, hain zuzen ere, Caramelles hartz emea tiroz erail zuen Ariegeko laborariaren auzia hasi da Foix hirian.

Den-dena egin zuten abere beldurgarri —eta inproduktibo...— horien desagerrarazteko. Laborariek eta botere publikoek eskuz esku. Duela gutxi arte otsoa ofizialki babestua zen, hori ere aldatzen ari da. Negu bukaeran, Kantabriatik eratorrian etorri otso gris eder bat ikusi da Larhun mendiko sasietan tapalakatua, begi zilar kliskari, goait, ttattit eta hausnar gosetuan. Zenbait egun beranduago Bardozeko pentoketan agertu zela baieztatu zuten lekuko batzuek, baina geroztik otso-zakur soil bat ere izan zitekeelako berria hedatu da...

Ahuuu, ahuuuu...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.