Onintza Enbeita

Osasuna

2024ko azaroaren 23a
05:00
Entzun

«Mendia ez da lehiatzeko, baizik bakea eta lasaitasuna bilatzeko». Hala esan zuen egunkari honetan, Irene Barañanok egindako elkarrizketan, Parvaneh Kazemik. Ez naiz ni sekula mendiaz maitemindu, baina zenbat aldiz pentsatu dudan, mendiak ezer onik baldin badauka, lasaitasuna dauka. Inguruan ditudan mendizale guztiak, ordea, arineketan ibiltzen dira mendian. Inork ez du komentatzen han edo hemen zer paisaia dagoen edo handik edo hemendik zer ikusten den. Tontorrera heldu eta erlojuari begiratzen diote, jaitsi eta erlojua gelditu. Gero, kuadrillakoekin garagardo bat hartzera gelditzen direnean, denborez eta markez hitz egiten dute. Ha hor hara: sanoa izan behar lukeen afizio bat erabat lorrinduta.

Merkatuak lanorduetan inposatzen digun lehiakortasuna erreproduzitzen dugu aisialdian. Inork agindu gabe, edo guk uste baino sotilago aginduta, baina astelehenetik ostiralera baino presio handiagoa jartzen diogu geure buruari asteburuetan. Kirolik egiten ez dugunok, batez ere lodi bagaude, osasunik ezarekin lotzen gaituzte. Bada, lehiakortasun hori ere ez da osasuntsua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.