Samara Velte.
BIRA

Orrazia

2016ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Komunera sartzeko barran giltza eskatu behar den taberna horietako bateko terrazatik ikusi dute hurbiltzen: noizbait erosketetarako balio izandako gurdi ajatua tramankuluz gainezka, bizitza osoa —edo bizitza justua— gainean daramala, alderrai dabilen gizonezkoa. Hirurogei bat urte izango ditu beharbada; akaso berrogei baino ez. Ikusezina da hiri honetan: iragarki panel handietako modeloek ez diote berari irribarre egiten, antzerkietako estreinaldi berriei buruzko albisteak ez dira beretzat. Soilik plazetako bankuak eta plaza batetik besterako bideak dira bere espazioa.

Tabernako terrazara hurbildu da, baina ez da zuzenean mahai artera sartu. Aldameneko denda itxiaren erakusleihoaren parean, eskua sartu du jaka zaharreko patrikan, eta orrazi bat atera du. Kristal lodia ispilu gisara erabiliz, ile urdindua txukuntzen hasi da. Banan-banan, buruaren atzealdera eraman ditu ile xerloak, gainekoak lehenik eta lokietakoak ondoren. Amaitu duenean, terrazako mahaietara begiratu du. Bertan eserita daudenek espero dutenaz beste, ez du eskean hasteko imintziorik egin. Orrazia poltsikoan gorde eta bideari ekin dio berriz, lehen bezain alderrai. Nork bere moduak bilatzen ditu duintasunari eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.