Itxaro Borda

Orbanak

2025eko apirilaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hungarian, Viktor Orban autokratak gay jendeak ditu etsai eta, Georges Soros bezala, naziobitasuna dutenak. Konstituzioaren marmolean bi sexu baizik ez direlakoa zizelkatu nahi du: maskulinoa eta femeninoa. Haurren eskubideak ere zaindu behar ditu, genero aniztasuna ikusteak umeak kolpatzen omen dituelako. Haurrak, batzuetan babesten dira, eta besteetan, gizarte berak, objektu sexual gisa erabiltzen ditu kode zibilen zirrikituak baliatuz. Ekiteko era hau munduan barna zabaltzen ari da, emazteen, lesbianen eta transen dretxoak murrizteko helburuarekin, Afganistanen hasi, Budapesten barna, Eskoziaraino.

Ingeles epaitegi nagusienak erabaki du, euskaldun zaharrok aspalditik dakiguna funtsean, gizona gizon dela eta emaztea emazte, gizonaren sekulako menpeko. Ondorioz G-tik E-rako trans bat ezingo da emazte deitu. Mundua hertsatzen dabil, aitzinako jaidura maskulinisterako itzulbide itsua eta zuzena hartuz. Azkenean, Kurt Cobain handiaren erranak gogoratzea baizik ez zaigu gelditzen: emazteak gobernatzen irudikatzen zituen eta kantaren batean guziak gay ginela zioen... Laguntza, beti, uste ez dugun lekutik datorkigu...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.