Ainize Madariaga

Or beroa hor

2024ko uztailaren 30a
05:00
Entzun

Ez da hain usu agitzen aroak zakur bat bezala tratatzen gaituela, egun hauetan bezala. Bero jasangaitz hauei ozar-izar-egunak deitzen zaiela ikasi dut, Piarres Lafittek Gure Herria aldizkarian idatzitako artikuluei esker. «Buruileko ozar-izar egunetako arratsalde sapak» aipatu baititu behin baino haborotan. Nondik deabru heldu da? Entzuna dukezu, segur ere, kanikula hitza; alta, ez duzu geure hiztegian atzemanen. Auzo erdarei so eginik, canicula baliatzen dute haiek ere. Ingelesez, alta, dog-days; gure gisan, zerk lotzen ditu, bada, bero itogarria eta zakurra? Funtsean, Canis major zakur nagusia da latinez, caniculis, berriz, zakur ttipia. Eta zakur handia deitu konstelazioaren izar nagusia da Sirius. Grezieran ditu erro beroak Siriusek, Seiros-etik zeinak adierazten baitu kiskaltzen duena. Izar dirdiratsuena da Sirius, eta preseski, ikusten da urteko egunik beroenetan: uztailaren 24a eta agorrilaren 24a bitartean. Egiptoarrek jadanik lotu zituzten egun beroak eta zakurra, Sirius izarraren pertsonifikazioa egin baitzuten Sopdet jainkosa dela medio, zakur batekin irudikatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.