Onintza Enbeita

Ona

2024ko irailaren 27a
05:00
Entzun

Atzo Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten Bizkaiko ahaldun nagusia. Urdaibaiko Guggenheim museoaz aritu zen tarte batez. Ez omen dute Busturialdeko herritarrentzat ona ez den ezer egingo. Lasaitu egin behar nindukete adierazpenok, baina ez; ez ninduten lasaitu. Kutsatutako lur eta akuiferoak garbitzen ari direla ere esan zuen, baina artega jarraitu nuen. Busturialdeko herritarron zati handi bat lasaitzeko esan dezaketen bakarra da Guggenheim egiteko proiektua bertan behera utziko dutela. Eta ez, ez da egia guk ez dugula lur kutsatuak garbitzerik nahi. Horixe nahi ditugula lur eta ur garbiak, baina ez gaitzatela engainatu: Dalia zaharraren ingurua ez da kutsatuta dagoen lur bakarra Gernikan eta inguruetan. Eta garbituko badute, ez dute bertakoen mesedetan garbituko: erakarri nahi dituzten turisten mesedetan baino.

Museoak badaude lehen ere Busturialdean. Baita edonor lilura dezaketen paisaia naturalak ere. Agian, ondo legoke geuri galdetzea zer den guretzat ona edo txarra. Eta ez guretzat ona omen dena egin guri ezer galdetu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.