Ainize Madariaga

Oilokeriak

2024ko maiatzaren 25a
05:00
Entzun

Oiloen arteko gudukak aski itsusiak dira antropozentrismoaren ikuspegitik: lau ogi papur jaurti larrainerat, eta harat doaz, sorkaturik, batzuek bertzeak lehertuz, nork kausituko porroskaren bat.

Ez dute batere enbeiarik pizten oilotzeko.

Alta, ongi hausnartzen hasita, nago jendea, espezie gisa, ez ote den makurragoa: alde batetik, zeinen ezdeusak garen biluzik naturaren parean, hegaztia biziraule profesionala delarik; bertzetik, badelarik ere jatekoa sobera, ez garelako gai beharretan denari helarazteko.

Urruñan abiatua dute Elikartasuna taldea, Elikaduraren Gizarte Segurantzaren ideian oinarrituz. Izan ere, 1948ko elikaduraren eskubide unibertsala ez baita nehondik ere errespetatua, are gutiago inflazioaren garaiotan. Alde batetik, elikaduraren unibertsaltasuna dute oinarrian, bai ere elikaduraren hautatzeko eskubidea. Hau guzia, norberak ekoizleei duinki ordainduz, bere ahalen eta beharren arabera. Zer proposamen hobeagorik?

Horregatik, Kanboko Marieneko lurrak elikadurarako baliatuak izan daitezela, geure buruari harrika egin baino, oiloen gisan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.