Bira

Ohikoa

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Gipuzkoako egoitzako lankideekin hitz egitea tokatzen zaizu, eta norbaitek galdetzen dizu, «gaur pozik egongo zara, ezta?». Ez dakizu zertaz ari den, eta eskertu egiten duzu telefonoz hizketan egotea daukazun mamala aurpegia inork ez ikusteko. «Atzo Athleticek irabazi egin zuen», esan dizu seguru, baina zuk ez dakizu oraindik zein den pozteko motiboa. Parrandan zaudela nongoa zaren galdetzen dizute, eta bizkaitarra zarela susmatu orduko, «Atlheticekoa, beraz», esaten dizute. Edo lan berri batean hasten zara Donostian, eta lehen egunean esaten dizute, «zu Athleticekoa izango zara, noski!». Zuri bururatzen zaizun erantzun bakarra «ez» da, baina lehorra ez izatearren, «ez zait futbola gustatzen» gehitzen duzu. Bazoaz Gasteizko taberna batera lagun batzuekin, eta haien lagun bat agertzen da; orduan esaten du batek, «hau zure taldekoa da». Askotan entzun duzu, eta lehenengoan ulertzen duzu Athleticekoa dela. Nazkatuta nago. Litekeena da ohikoa izatea bizkaitarrak Athletikecoak izatea, gipuzkoarrak Realekoak, eta nafarrak Osasunakoak. Ohikoa izango da, baina ni Muxikakoa eta Bizkaikoa izan arren, ez naiz Athletikecoa. Jarraituko duzue denok horrela begira, edo berba egingo dugu beste zerbaitez, mesedez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.