Itxaro Borda

Ogroak

2024ko abenduaren 31
05:00
Entzun

Donald Trumpen ogro mutur laranja agertu da pantailetan eta badirudi mundua irensteko prest dela. Bakea ekarriko omen du konfliktoak diren lekuetara: Ukrainaren parte handia Putini oparituko dio, Netanyahuren nahikunde sekretuak egiaztatuko ditu Gaza eta Zisjordaniaren kolonizazioa baimenduz, eta Taiwan Txinako buruzagi gosetiaren meneko utziko du. Bakea bermatuko duela errepikatzen baldin badu, ez da ziur haatik, herri horien oinarrizko eskubideak errespetatuak diratekeenik.

Behatz punta larderiatsua zuzendu du, orain artean herrialde demokratiko gisa funtzionatzen duten hainbat eskualde seinalatuz: Panamako kanala bereganatu eta Kanada AEBetako 51. estatua egiteaz mehatxatzen du. Groenlandia osorik erosiko duela jakinarazi die Danimarkako buruzagiei. Alabaina, aldaketa klimatikoarekin, hormak urtu eta bertako lur azpi aberatsa ustiatzeko mila ideia badauzka. Mute Egede, Groenlandiako lehen ministroak, erantzun dio: «Gure herria ez da salgai eta ez da sekula hala izango».

Kontuz zu ere, irakurle, gauerdi honetan, bidean aurki ditzakezun ogroekin!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.