Itxaro Borda

Nork du balio?

2025eko apirilaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bada politikarien eta herritar batzuen artean halako amets bat. Amets horren arabera estatuak enpresa pribatuen moduan kudeatu beharko litezke, hau da, kostuak mendratuz eta laneko indarrak gogor esplotatuz, defizitak murrizteko eta errentagarritasuna segurtatzeko. Horregatik agian ilusio zerbait pizten du Trumpen trakako enpresari (iruzurgile?) bat, demokratikoki, Amerikar Estatu Batuetako presidente postura iristeak. Gainera, Euskal Herri honetan bertan, politika egiten duten gizonek ere, gehienak hala direlako, ttattarrik gabeko enpresari itxurak dituzte.

Airean dabilen galdera zera da: estatu bat enpresa baten antzera gidatu daiteke? Zer egin eriekin, lanerako gai ez direnekin, adinekoekin, haurrekin, dirua ekartzen ez duten jendarteko multzo zabal horiekin guziekin? Ingurunearekin? Aniztasun sozio-kulturalarekin? Gizaki baten destino osoa, sortzetik hiltzera, sos-emaitza adostua baino, gastua baizik ez da. Aria(d)naren hari honi tiraka, funtsean, erants genezake, enpresariak ere jendartearen kontura bizi direla, urtetik urtera erdiesten dituzten zerga arintze neurriak direla medio...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.