Ainize Madariaga

Nagusitsua

2024ko uztailaren 24a
05:00
Entzun

Nagusia zentzu guzietan; bera baino zaharragoa eta bere enplegatzailea aldi berean. Azken hitza harena.

Udari palto itsusia ematen dioten anekdota gehiegi bada. Eskertu beharreko lan-eskaintza balitz bezala saldu dio: «Belardi honetako belarra moztuko didazu? Astelehena gabe, orduan jinen baitzaizkit gomitak». Autoritate-tonuz galdatu dio, adin-tarteak justifikatuko balio bezala hautatu duen manera. Gazteak aitzin-pentsatua zuen prezioa sakela-zolan purtzupilatu behar izan du, txirrindolaz maldan beheiti dabilenari sistulia aho zolaraino sartzen zaion bezala. Lanean hasi delarik, ordea, belardia baino, larre larria ediren du, eta eskuak materialez hustuak ditu. Panorama negargarria. Dendara joan da material-eske, aitzinatu du sosa, jabea hondartzarat joan baita festibal alternatibo baterat. Pentsatu baino denboraren bikoitza behar izan du, larrearen erdia erdipurdi pikatzeko.

Autorizatu gabeko autoritatea da erabili duena nagusiak, lana ezagutu gabe instrumentalizatu baitu gazte inozoa, lanaren dorpea ederki mozorrotuz. Nagusiak berak ere sinetsi duen mozorroa, bere aldeko itsua.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.