Ainize Madariaga

Muturgorri-beltza

2024ko uztailaren 19a
05:00
Entzun

Adiskideak beti erran izan digu: «Kexatzeak bi lan ekartzen ditu: bata haserretzea; bigarrena, des-haserretzea». Ele guti horiek, arinak badirudite ere, usu heldu zaizkit gogorat. Izan ere, zeinen aise den muturtzea, baketzeak hainbertze gosta duelarik. Haurrei so egiten badiegu, samurtzera akuilatzen dituzte nahigabeko minek, inpultsiboa izaten da haiena, eta itzulerako bidea, baldin eta balitz halakorik, berdin erraz egiten dute. Ez nezake erran gauza bera denik helduondako. Hainbertze baitzaigu neke norberak bere partea ikustea, bere gain hartzea, onartzea, eta beharrez, barkamenen eskatzea.

Muturtze horretan egoteak jendeen arteko erroitza areagotzen du, arra-hurrantzeko gaitasun gabeziagatik.

Adiskidearen militantzietako bat hauxe du: ele ematea gurutzatzen dituenei, arrunt bertze bizitzeko manera eta bizi-filosofia duten haiekin ere. Sustut haiekin.

Badaki lehen auzoak frantses eskuin muturraren aldeko boza eman duela. Badaki. Baina auzo gisa, ez du fitsik erratekorik, ezin jarrera solidarioagoa erakusten baitu, elkarlaguntzan, auzolanean.

Praktikan gorri, bozkan beltz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.