Onintza Enbeita
Bira

Munduan

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Euskaldunek munduan ez dugu parerik, hortakotz ez ginuke guk behar nausirik». Halako zerbait dio kanta zahar batek. Geuk geure buruari buruz idazten ditugunak irakurrita, badirudi sinetsi egiten dugula kantuak dioena: Mirandes kopan ondo dabil eta han jokatzen duten euskaldunei buruz idazten dugu, hemen baino hobeto inon ez dela jaten pentsatzen dugu, sinetsi egiten dugu oraindik euskaldun guztiak direla berbakoak, gure parajearen ederra besteak baino politagoa dela diogu… Dena den, leku guztietan daude pertsona onak eta txarrak, gauza ederrak eta ez hain ederrak: txakurrak ortozik. Baina guk uste dugu benetan ez dugula parerik: senak esaten digu baietz, meritu handia dugula mendeetan iraun dugun moduan irauteko. Ez, ez gara makalak; baina gure egoa folklore bihurtzen dugunean pentsatzen dut arriskutsua izango litzatekeela euskal selekzio ofiziala izatea. Han joango gara, egunen batean, hegazkin bete jende ikurrinak eskuan hartuta, Gora Euskadi txapela buruan jantzita ez dakit noraino. Espainiarren, frantziarren… moduan bajatuko gara hegazkinetik: gu baino hoberik munduan ez balego bezala, beste guztiak gu baino eskasagoak balira bezala. Eta ez nuke nahi gure herria mendeetan zapaldu duten herrien kopia huts izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.