Itxaro Borda

Mundua mundu

2024ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Halako burtzoro batek hartzen gaitu egongelako globoa bere hagaren inguruan mugiarazten dugun goiz euritsuetan. Biribilketa eroan dabiltza kontinente kutsatuak eta plastikoz estali itsasoak, jendeak ikusten dira hegotik iparrera lehiatzen muga izugarriak zeharkatua eta gerlen suak, suteak, sumendi suharrak denetan. Gaza arrasatu du Netanyahuren armadak, Ukraina trantze larrian dago eta Taiwan, Tartaro txinatarrak irensteko bezperan. Saldaren ontzeko ipar amerikarrek boterera bulkatu dute bigarren aldikoz, su horiek oro, jabaltzeko partez, atitxatuko baizik ez dituen Trump autokrata.

Trumpek, halatan, buruzagi hiper-liberalek moldatzen duten taldea osatuko du, brikez eta brokezko bere gobernuarekin. Helburu bakarra dute guziek eta aditz bakarrean laburbiltzen da: desarautu, langileak eta gabetuak babesten dituzten legeak, zerbitzu publikoak, neurri ekologikoak, abortua bezalako eskubide sozialak. Ez du ezerk baliorik beren begietan, demokrazia inperfektuak are gutxiago, Trumpek bozkatzaileei, 2024ko hauek, azken lehendakari hauteskundeak izango direla hitz eman dielako!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.