Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Muga

2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Hendaian bizi naizenetik ipar euskal herritarren eremuan hauteskundeak diren bakoitzero jasaten dut mugaz bestaldeko adiskideren baten iruzkin sorta errukibera, batetik, abertzaleen txikitasuna azpimarratzeko, eta, bestetik, eskuin muturraren indarra: «Jode, ikusi ditut Hendaiako emaitzak! Hara zer herri fatxa: Le Pen ia abertzaleen pare! Gogorra giro horretan bizitzea, ez?». Hasieran, baiezko etsia izaten zen nire erantzuna, oso zelai lehorra dela hau. Ingurua gehiago ezagututa, onurak azpimarratzera egin nuen gero, eta azaltzen hasi nintzen abertzaleek hauteskunde emaitzetan islatzen ez den eragina dutela jendartean, eta ezkerra eralda dezaketen formulazioak hemen loratuagoak daudela hego euskal herritarren eremuan baino. Ingurua are eta gehiago ezagutzeak eta beste aldekoen letaniaren errepikapenak pipertze fasera eraman naute, ordea, eta gaitzek berdindu egiten gaituztela atera dut ondorio: besteak beste, beste aldean eskuin muturreko jarrerak zentro-eskuin izeneko zakuan biltzen direlako, edota Hendaiara datozenean Francia-ra doazela dioten abertzaleak sarda direlako.

Alegia, muinari erreparatuta, uste baino txikiagoak direla aldeak; lausoagoa muga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.