Itxaro Borda

Mirakuluz

2025eko apirilaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Egia da, denbora eman dudala Aita sainduaren heriotza deitoratzen, baina banekien, saindua izanagatik, ez zitzaidala, hiru egunen buruan, berpiztuko. Eternitateaz gozatuko du orain Jorge Mario Bergoglio Argentinako frantziskotar pontifex maximoak: bere eginkizunen lema nagusia bai, baina ez izan da, eta menturaz, Eliza katolikoaren destinoa bideratzeko unean, datorren Erromako buruzagia ezezkoan tematuko da! Parioak libre: kristauek ez dute beste erlijio bortitzek  baino gutxiago egiten ahal, bereziki emazteen eta haurren eskubideei dagokienez!

Fede mailan, dena den, guzia ez doa hain gaizki: azken egunetan, Bigorrako Lourdesen, 72. mirakulu bat baieztatu dela ikasi dugu: 2019an ur benedikatuan bainatu ondoren, hegaleko esklerosiak malgortzen zuen Antonietta Raco italiar anderea arras sendatua dela kontsideratzen dute sanktuarioko medikuek. Uretan zegoenean, halako berotasun zirraragarri bat nabaritu zuen bere baitan eta handik a pedibus atera zen. Osatzea egiantzekoa da, osoa, iraunkorra eta esplika ezina. Ez ote gara, hondarrean, guziz gehienak, Basilikaren maldan, mirakulu baten aiduru?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.