Samara Velte.
BIRA

Militantziak

2016ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Bikote harreman itxia zuten lehen. Edo, gutxienez, lantokiko elkarrizketa konplizeez, gaztetxeko asanbladetako irribarreez eta parrandako begiratu pikaroez harago ixten zen horietakoa. Mugak aski definituta zeuzkan kontratua zen, baina beraiek, hala ere, zailtasunak zeuzkaten harekin lasai bizitzeko: bakarrik geratzeko aukerak izua eragiten zien, egunerokoa lausotzeraino. Zenbat eta denbora gehiago igaro elkarrekin, deserosoago zeuden bakarrik. Horrek errudun sentiarazten zituen, posesibo sentitzen zirelako eta militantziarekiko behar-sentsazioren batek esaten zielako harremanek irekiak eta libreak izan behar dutela.

Harremana moztea erabaki zuten, eta orduan benetan hasi ziren bakarrik sentitzen. Nork bere aldetik, maitasun askeari buruzko tailer sorta bat egin zuten; koadernoa apuntez beteta ekarri, eta bizitzak hurrengorako zerbait irakatsi ziela pentsatuz etxeratu ziren.

Egun batean, harreman libre bati ekitea adostu zuten, eta, orain, bietariko inor ez da libreago. Elkarrekin daudenean, bi gai dira nagusi haien buruetan: bestearen absentzia, eta hirugarren baten presentzia posiblea. Harremana askea baita, baina ez itsua.

Zaila da militanteki maitatzea; are zailagoa maitasunean militatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.