Ostegunean edo ostiralean plazaratuko dituzte Mazaneko auzian epaituak diren 52 gizonezkoen kontrako erabakiak. Lau eta hogei urte arteko presondegi zigorrak aurreikusten dira kimikoki loak harrarazi emazte baten bortxaketa errepikatuengatik. Honen senarra zen guziaren kudeatzaile eta filmatzailea ere bai. Eskerrak horrore horren biktima izan den Gisèleri, debadioak publiko egin zitezela eskatu zuelako. Argi gelditu da horrela, noraino hel zitezkeen gizaki zenbaiten fantasma sexualak eta zein neurritaraino elikatzen den beti bortxaketaren kultura hori emazteen kaltetan.
Auzia hurbiletik jarraitu duen hau harritu da zer nolako justifikazioak ematen zituzten batzuek, bortxatu arren ez zutela bortxatze batean parte hartu berresteko. Eta oilo larrua —oilo ipurdia hegoaldean— hazten zaigu gainera, pentsatzen hasten baldin bagara ez zela deus jakingo logela baten sekretuan gertatu istorio sordido honetaz, supermerkatuko zaindari batek Gisèleren senarra, emazteen gonen azpiak filmatzen zelatatu eta salaketa jarri ez balu, eta poliziek salaketari bidea ireki ez baliote...