Amama Klarak eta Ariatzako abadeak kontatu zigutenez, San Jose eta Ama Birjina ostatu bila ibili ziren Belenen. Hala kantatzen da Gabonetan gurean: «San Jose eta Maria, eskale txiro bi / ostatuaren bila ziranak ibili». Asto baten gainean joan omen ziren herritik ihesi Jesus umeaz leku seguruagoan erditzeko, eta estalpe zahar baten izan zuten haurra. Ez zien inork etxeko aterik ireki. Asto baten eta behi edo idi baten arnasari esker berotu zuten umea. Gutxi gorabehera, eta asko laburtuta, horrela azaldu ziguten, guri behintzat, Jesusen jaiotza. Orain ere, askok bizi dute halakorik: etortzen dira euren herritik gurera, eta guk ateak itxi egiten dizkiegu. Badirudi zenbait apaizek ahaztu egin dutela nola jaio zen Jainkoaren semea izango zena, berea behar zuen herrian barik, beste batean. Ahaztu zaie zein gogorra izan zitzaien guraso berri haiei duela 2024 urte inork aterik ez irekitzea. Eta dena ahazteak edonoren gainetik zaudela pentsatzera eramaten duenez, mezetan, gure herrira datozenen kontra hitz egiten dute. Edo inork inoiz, haiei, zirrikituren bat ireki izana kritikatu egiten dute.
Migrariak
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)
Ordenatu